PuntuEUS Mapa

Logo PuntuEus

Lege oharra

Itzuli

1. IDENTIFIKAZIO-DATUAK

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, jakinarazten da http://mapa.domeinuak.eus/ webgunea PuntuEus Fundazioaren eta Irontec SLren titulartasunpekoa dela.

PuntuEus Fundazioa

Altzolatarren Dorretxea

Kalebarren Plaza 3, 1

20870 Elgoibar, Gipuzkoa

Berari dagokion IFK hauxe da: G75060178.

Irontec SL enpresak, Bilbon du egoitza, Uribitarte 6 2. solairuan. Berari dagokion IFK hauxe da: B95274890.

Webgunearen titularrarekin edozein komunikazio elektroniko izateko, komunikazioa helbide honetara igorri beharko da: mapa@domeinuak.eus

2. XEDEA

PuntuEUS Fundazioak eta Irontec enpresak erabiltzaileen esku jartzen ditu webgune honetako edukiak. Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar, eta horrek esan nahi du webgunera sartzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen direla.

3. JABETZA INTELEKTUALA

PuntuEus Fundazioa eta Irontec dira webgune honen jabeak, eta bere titulartasunpekoak dira hor jasotako eduki ezberdinak, erreferentziak, testuak, argazkiak, irudiak, logotipoak, bai eta webgunearen diseinua eta egitura ere.

4. CREATIVE COMMONS IZENEKO BAIMENA

Titulartasun horren ondorioz, PuntuEus Fundazioak eta Irontec-ek erabiltzaileari Creative Commons izeneko baimena eskaintzen dio. Eskainitako baimen-mota, zehatz esateko, hauxe da: Aitortzea – Partekatu Berdin .3.0 Espainia.. Baimenak bere barruan hartzen ditu aurreko puntuan aipatu eduki ezberdin guztiak.

5. BERMERIK EZ IZATEA ETA ERANTZUKIZUNETATIK ASKE GERATZEA

Erabiltzaileak webgunetik edozein eduki deskargatzen duenean, bere erantzukizunpean dihardu eta askatasunez hori onartzen du. Hortaz, erabiltzaileak beren-beregi askatzen du PuntuEus Fudnazioa eta Irontec erantzukizun guztietatik, kalte-galerak gertatzen direnerako, kalte-galera horiek edozein motatakoak izanik ere.

6. COOKIE-EN POLITIKA

Martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuak xedatzen du zenbaterainoko xehetasunak eman behar dira cookie-ei buruz; horri jarraituz, orri honetan jakinarazten dugu zein den webgune honetako cookie-en politika. Cookie bat web-orri jakin batzuetan sartzean ordenagailuetara deskargatzen den fitxategia da. Besteak beste, cookie-ek erabiltzaile edo ekipo baten nabigazio ohiturei buruzko informazioa bildu eta berreskuratzeko bide ematen diote web-orriari. Cookie-ek zein informazio jaso duten eta ekipoa nola erabiltzen den, erabiltzailea nor den ezagutzeko balia daitezke.

WEB-ORRI HONETAN ERABILTZEN DIREN COOKIE-AK

Gure webgunean cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu. Erabiltzen dituen hirugarrenen cookie-ak Google Analytics-en analisi cookie-ak dira; ez du publizitate cookie-rik edo portaera-publizitatearekin lotutakorik erabiltzen.

Analisi cookie-ek erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute eta, horrenbestez, web-zerbitzua erabiltzen dutenen estatistika neurketak eta analisiak egitea. Hauen bidez web-orriaren nabigazioa aztertzen da, zerbitzuen eskaintza hobetzearren.

Cookie propioak gure webgunea kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik -hau da, erabiltzaileak eskatu duen zerbitzua ematen duen ekipotik- erabiltzailearen ekipora bidaltzen dira. Cookie horiek Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legearen 22.2 artikuluaren aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira, beraz, ez da beharrezko horiei buruz informatzea edo erabiltzeko baimena eskatzea.

COOKIE-AK DESAKTIBATU EDO EZABATZEKO INFORMAZIOA

Baduzu zeure ekipoan instalatutako cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezabatzerik, ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz.

Erabiltzaileak webgune honetako analisi cookie-a baliogabetu nahi badu, Google Analytics-ek eskaintzen dituen baztertze sistemak balia ditzake.

7. EDUKIAK ETA ERABILERA-BALDINTZAK

Puntueus Fundazioak informazioa emateko helburuarekin bakarrik ematen ditu erregistro honetako datuak. Puntueus Fundazioak ez du datu horien zehaztasuna bermatzen, eta ez du inolaz ere erantzukizunik izango gordetako informazioa okerra dela, osatu gabe dagoela edo zehatza ez dela frogatzen bada.

Webgune honetan ikusgai dauden domeinu-datu guztiak legez babestuta daude. Datu horiek ezin dira erabili Interneten funtzionamenduari loturiko eskakizun tekniko edo administratiboak ez diren beste ezein xedetarako. Berariaz debekatuta dago datu-basearen eduki osoa edo kuantitatiboki edo kualitatiboki esanguratsua den edukiaren zati bat erauzi, kopiatu eta/edo erabili edo berrerabiltzea, edozein modutan eta edozein baliabide erabiliz (elektronikoki nahiz bestela), baldin eta aldez aurretik PuntuEUS Fundazioak horretarako berariazko baimena idatziz eman ez badu. Bereziki, debekatuta dago eduki hori eskatu gabeko publizitatea eta/edo publizitate komertziala telefonoz, faxez nahiz posta elektronikoz transmititzeko edo antzeko beste edozein xedeetarako erabiltzea.

Konexioa mantenduz gero, ziurtatzen duzu interes zilegia duzula datuekiko, eta adierazitako xedeetarako bakarrik erabiliko duzula. Jakinarazten dizugu adierazpen hau urratzen baduzu PuntuEUS Fundazioak eskubidea duela zure aurkako lege-prozedura bati ekiteko, bai eta bere Whois zerbitzua erabil dezazun debekatzeko ere.

Webgunearen titularrak bere buruarentzat eskubidea erreserbatzen du, edozein unetan eta aurretiazko jakinarazpena egin gabe ere, webgunearen edukiak eta horiek erabiltzeko baldintzak aldatu, garatu eta eguneratzeko. Erabiltzailea webgunean sartu den unearen arabera, une horretan indarrean dauden erabilera baldintzak bete beharko ditu; hori dela eta, erabiltzaileak erabilera-baldintzak irakurri beharko ditu aldian-aldian.

8. JURISDIKZIO-ESKUMENA

Honako baldintza hauek interpretatzeko orduan edo zerbitzua erabiltzeko orduan, edozein gatazka sortzen denerako, PuntuEus Fundazioak, Irontec eta erabiltzaileak hitzartu dute gatazka hori epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dutela.