PuntuEUS Mapa

Logo PuntuEus
Itzuli

SSL Ziurtagirien TLS Protokolo Bertsioa

Interneten sorreran ez zen pentsatu trukatutako informazioaren konfidentzialtasuna bermatzeko aldeen arteko komunikazioa zifratu beharko zela. 1996. urtean Netscapek SSL protokoloa sortu zuen mutur batetik besterako komunikazioak zifratuko zituen segurtasun tresna modura. Honen ondoren, 1999. urtean bere ordezkoa sortu zen, TLS protokoloa. SSL ziurtagiriak Interneteko protokolo hauen inplementazioan erabiltzen den teknologia dira.

Ziurtagiri bat erabiltze hutsak ez ditu komunikazioak babesten. Azken urteotan frogatuta gelditu da ahultasunak dituztela bai protokoloek, bai zifratuak eta baita hash-ek ere. 2018ko ekainaren 30etik aurrera TLS 1.1. protokolo bat edo handiagoa erabili beharko da, aurreko bertsioak seguruak ez direla frogatuta baitago.

Proiektu honetan .EUS komunitateak erabiltzen dituen SSL ziurtagirien TLS protokoloen banaketa ezagutzeko ahalegina egin dugu. Grafikatan ikus dezakezue.

Oraingo banaketa

Bilakaera historikoa