PuntEus Ondarea PuntuEUS Fundazioaren eta Irontec teknologia enpresak lankidetzan garatutako proiektua da. Proiektuaren helburua domeinu-izenen erregistroen bilakaera historikoa grafikoki aurkeztea da. Horrez gain, erregistratutako domeinu-izenen informazio teknikoa aurkezten da.
PuntuEus Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da. PuntuEus Fundazioak aurkeztu zuen, 2012ko maiatzean, .eus domeinuaren eskaria ICANN erakundearen aurrean eta bera izan zen, 2013ko abenduan, ICANN erakundearekin kontratua sinatu zuena.
Hori horrela, PuntuEus Fundazioa da .eus domeinua kudeatu, kontrolatu eta administratzeko ardura duen erakundea.
Irontec Bilbon kokatutako enpresa da, Nerbioi ibaiaren ertzean teknologia-enpresen presentzia handia duen enpresa-zentro batean. 2003an sortu zenetik, Euskadiko software libreko enpresarik garrantzitsuenetariko bat eta erreferentzia nazionaletako bat da.
Hiru alor nagusitan banatzen den jarduera garatzen du: Internetera bideratutako garapenak, software librea integratzeko aholkularitza espezializatua eta IP telefonia sistema aurreratuen integrazioa.